SANSE 3-1 BARAKALDO

Merezitako garaipena

Vídeo

Sansek lehenengo garaipena eskuratu du Zubietan Barakaldoren aurka 3-1 irabazi ondoren. Meteorologiak lagundu ez badu ere, etxekoak ondo aritu dira jokoan hiru gol sartuz.

Neurketa aukera gutxirekin hasi da, baina gipuzkoarrek izan dute baloiaren jabetza. Jaureguik sartu du lehenengo gola 18. minutuan area barruan jaurti eta gero. Geroago, Merquelanz izan da Sanserentzat bigarrena egin duena. Hidalgok kanpokoentzat aldea murriztu du, baina lehenengo zatiko azkenengo minutuetan iritsi da hirugarrena txuri-urdinentzat Jaureguiri esker. Horrek lasaitasuna eman die markarailuari begira.

Jada bigarren zatian, berdindua hasi da eta minutuak pasa ahala, Sansek jarraitu du laugarren gola bilatzen emaitza aldekoa bazuen ere. Sanz gertu izan da gol hori eskuratzeko baina bere jaurtiketa kanporuntz joan da. Barakaldo azkenengo minutuetan golaren bila aritu da, baina ez ditu hutsunerik aurkitu etxekoen atzelarien artean. Horrek partidua puskatu du eta edozein taldek sartu ahal izan du. Zubiaurrek libratu ditu aukera horietako batzuk.

Garaipen garrantzitsua Sanserentzat, sentsazio positiboak berreskuratzeko, eta gainera gol asko eskuratuz. Hurrengo astebukaerari begira, Imanol Alguacilen mutilek Amorebieta bisitatuko dute hiru puntuen bila.

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, Jimenez, Guevara, Sanz, Muguruza (Calvillo, min. 82), Capilla, Merquelanz (Saenz, min. 89), Jauregui (Olaizola, min. 73).

Barakaldo: Irazustabarrena, Picon, Olaortua (Delgado, min. 60), Gonzalez, Pol, Iruarrizaga (Mohammed, min. 75), Cerrajera, Martinez, Oteo, Hidalgo (Vitoria, min. 60), Buenacasa.

Golak: 1-0: Jauregui, min. 18; 2-0 Merquelanz, min. 26, 2-1: Hidalgo, min. 42; 3-1 Jauregui, min. 45

Epailea: Iosu Galech. Txartel horia erakutsi die etxeko Merquelanzi eta kanpoko Olaortua, Iruarrizaga eta Cerrajerari. Barakaldoko entrenatzailea kanporatu du.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!