CD ATLETICO BALEARES – SANSE (IGANDEA, 12:00)

Momentu erabakigarria

Sansek Atletico Balearesi bisita egingo dio igande honetan denboraldiko azken txanpari aurre egiteko. Txuri-urdinek garaipenaren bidera itzuli nahi dute aste batzuk hiru puntuak batu gabe eman ondoren. Sailkapenean duten egoera ez da aldatu eta zazpigarren postuan jarraitzen dute, nahiz eta Real Murciarekin berdinduta dauden, seigarren baita eta playoff postuetan sartzeko muga ezartzen baitu. Balearrak, bestalde, jaitsierako postuak baino hiru puntu gorago daude eta beste pauso bat eman nahi dute kategorian jarraituko dutela ziurtatzeko. Gainera, lau garaipen jarraian lortu dituzte etxean eta oso talde fidagarria dira euren zelaian. Denboraldiko tarte erabakigarri honetan garaipena helburu izanik. Aupa Sanse!

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

10:00 Infantila – Urola KE (RSTV)

12:00 Euskal Ligako Kadetea – Athletic Club (RSTV)

14:00 Ohorezko Infantila – Hondarribia FE (RSTV)

16:00 Easo – Danok Bat ‘B’ (RSTV)

Igandea:

18:00 Ohorezko Jubenila – CD Vasconia (RSTV)

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!