Aste honetan ez da partidarik jokatuko Reale Arenan, baina jarduerek ez dute etenik Keler Espazioan. Gure ostalaritza eta aisaldi gunea hiru egunetan zabalduko dugu: asteazkenean, ostiralean eta igandean.
Asteazkenean, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Gastrogune martxan egongo da, gure zaleek Camp Nouko Kopako kanporaketa erakargarria pantaila erraldoian jarraitu ahal izan dezaten.
Bestalde, ostiralean ‘La Real Comedy’ saioa itzuliko da Sara Escudero umorista ezagunaren emanaldiarekin. Keler Espazioko Gastroguneko ateak arratsaldeko zazpietan irekiko dira eta monologoa ordubete geroago hasiko da.
Klikatu hemen ‘La Real Comedy’ saiorako sarrerak eskuratzeko
Azkenik, iganderako eskaintza zabalagoa izango da. Arratsaldeko bostetan irekiko dira hiru guneak -Gastrogune, Fan Zone eta LG Gaming-. Lehen orduan e-Reala Cup txapelketaren hirugarren edizioaren azken fasea jokatuko da eta, gaueko bederatzietatik aurrera, Reala animatu ahal izango dugu Santiago Bernabeun duten ligako konpromisoan.
Klikatu hemen eReala Cup-en izena emateko (doako izen-ematea)


