Hau garaipena. Realak huts eta bat irabazi dio Real Madridi Alfredo di Stefano zelaian, eta denboraldiko laugarren garaipena eskuratu du gipuzkoarren partida borobil batean.
Txuri-urdinak lasai hasi eta hobetzen joan dira lehen zatian. Lehen ordu erdia etxekoena izan da, aukera argirik gabe, baina bai gehiago. Arriskutsuenetako bat Zornozaren ezkerkada urrun batekin iritsi da, eta Letek kornerra bidaltzea lortu du. Lehen zatiko azken minutuetan, Realak partidaren jabetza hartu du, Amaiurrek langaren gainetik joan den errematearekin abisatuz. Eta handik gutxira heldu da txuri-urdinen aldeko penaltia, Nereak taldea aurretik jartzeko aprobetxatu duena. Sentsazio ezin hobeak atsedenaldiaren aurretik.
Partida erabat ireki da aldageletatik igaro ostean, merengeak partidaren pisua eramaten eta txuri-urdinak kontraerasoan epaia bilatzen. Eta kontraeraso horietako batean bigarren gola heltzear izan da, Amaiurren errematea Misak aldendu eta, ondoren, Nereak baloia langara bota du. Nahikarik ere gola sartzeko aukera izan du, baina Letek saihestu egin du. Amaierara arte eutsi behar izan zaio, gehiegi sufritu gabe, emaitzari eusteko eta hiru puntu oso garrantzitsu lortzeko.
Lautik lau. Ametsetako denboraldiaren hasiera eta ezin hobea. Igandean Vilarreal CF hartuko dugu Zubietan. Erritmoa ez dadila gelditu. Aurrera Reala!
Fitxa teknikoa:
Real Madrid: Misa, K. Robles, Ivana (cap.) (Peter, min. 46), Olga, M. Oroz, Esther, Lorena (Møller, min. 81), Lucía, Rocío, Zornoza eta Athenea (Nahikari, min. 60).
Real Sociedad: Lete, Emma, Tejada, Vanegas, Nuria R., I. Arnaiz, Amaiur, Gemma, N. Eizagirre (cap.) (Izarne, min. 71), Mirari (Pleuler, min. 71) eta Franssi (Gaby, min. 79).
Gola: 0-1: N. Eizagirre (p.), min. 38
Epailea: Gil Soriano. Txartel horiak etxeko K. Robles eta Lucíarentzat eta kanpoko I. Arnaizentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin