SARDINERO HC 0-5 REAL SOCIEDAD

Nagusitasuna eta garaipena

Gure belar-hockeyko lehen taldeak huts eta bost lortu du garaipena gaur arratsaldean Sardinero HC taldearen aurka. Reala hasiera batetik garaipenaren bila joan da. Lehen laurdenean Federica Cartaren eta Lucia Casadoren golei esker lortu du abantailan jartzea. Bigarren laurdenean zehar Realak nagusi izaten jarraitu du, baina gola ez da iritsi  azken unera arte, Leire Zubizarretak lortu  duenean, penalti korner baten ostean.

Aldageletatik bueltan talde txuri-urdinak partida menderatzeko ideiarekin jarraitu du. Aukerak izan arren, Realak ez du laugarren gola sartzea lortu. Baina taldeak intentsitatea mantendu du gol gehiago bilatuz, eta berriro ere, laurdeneko azken jokaldian Lara Pampinek aurkariaren atezaina gainditzea lortu du, jokaldi polit baten ostean. Azken laurdena talde gipuzkoarrarena izan da berriro ere, jokoaren arlo guztietan nagusi izan baita. Amaierarako 12 minuturen faltan Federica Cartak bere bigarren gola sartu du markagailuan bosgarrena jarriz. Horrela, donostiarrek lehen garaipena lortu dute. Hurrengo partida Zubietan izango da, Atlètic Terrassa HC taldearen aurka, urriaren 8an, igandean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!