Realak RCD Espanyolen aurka jokatuko du igande honetan, 12:00etan, eta norgehiagoka erabakigarria izango da sailkapenaren goialdean kokatu nahi badu.
Txuri urdinak etxera itzuliko dira Valentzian hiru puntuak lortu ostean, eta bihar garaipena lortuz gero, Atletico Madrid taldearekin berdinduta kokatuko lirateke Txapeldunen Ligako postuetan. Partida garrantzitsua da Sanchez Veraren taldearentzat, eta atariko prentsaurrekoan honako hau azpimarratu zuen: "Gure lehentasuna Espanyolen partida da. Exijentea izango da eta ez dugu harago begiratzen".
BIGARREN TALDEA
Gorka Alvarezen jokalariak ere etxera itzuliko dira, Athletic Club B taldearen aurkako derbi zirraragarria jokatzeko. Partida igande honetan jokatuko da, 18:00etatik aurrera, Zubietan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin