KAPITAINAREN HITZAK

"Nire ametsa ez zen futbolari izatea, Realeko jokalaria baizik"

Vídeo

Xabi Prietok futbola utziko du denboraldia amaitzean. Albistea atzo argitaratu zen eta gaur kapitainak, Presidentea, Kontseilua, Staff teknikoa eta taldekideekin batera, arrazoiak azaldu ditu. Emozio handiko prentsaurrekoa izan da. Kapitainak agur esango du denboraldi amaieran izugarrizko ibilaldia bizi izan ondoren.

Jokin Aperribayk eman dio hasiera ekitaldiari Xabiri hainbat hitz eskainiz: “Harrobiko jokalaria nolakoa izan behar den azaltzen duzu. Reala ezin hobe eraman duzu. Denbora pasatzean gero eta gehiago oroituko gara zutaz. Eredu bikaina izan zara 15 urteetan zehar eta Realaren etorkizunaren eredu izango zara. Eskerrik asko emandako guztiarengatik”.

Ondoren mitoaren txanda izan da. Xabi taulara igo da guztien aurrean hitz egiteko eta zaleei mezua bidaltzeko: “Egun alaia da. Jokalaria izateaz gozatu egin dut hamabost urteetan zehar. Pribilegiatua naiz. Eskerrak emateko eguna da. Jokineri, kontseilariei, Robertori, Loreneri, Eusebiori, Imanoleri, taldekideei, familiari, anaiari, emazteari, semeei eta zaleei. Ez da zale zaratatsuena izango, baina gure zaleak leialak dira eta amaiera arte defendatuko ditut. Bihotzean eramango ditut beti”. Hori izan da kapitainaren lehen mezua.

Xabi Prietok nola hartu duen erabakia azaldu du: “Aurreko urtean, kontratua berritu nuenean, argi nuen aurtengo denboraldia azkena izango zela. Hala ere, duela gutxi esan nion Peridenteari, damutzeko beldurra nuen. Erabaki egokiena dela uste dut. Pauso bat eman behar dut gazteek jokatzeko eta kanpoptik laguntzeko, nire bazkide lekutik edo edonondik. Faltan botako dut, baina naturaltasunez hartzen dut. Erabaki onena da”, adierazi du.

Guztien miresmenarekin, Xabik koloreekiko maitasuna azaltzen du, harrobiko jokalari batek izan behar dituen baloreak azaltzen ditu, bai zelai barruan eta baita ere kanpoan. Xabik ondorengoa azpimarratu du: “Oso maitatua eta baloratua sentitu naiz. Klubaren baloreekin hezi naiz. Nire ametsa ez zen jokalaria izatea, Realean jokatzea zen”.

530 neurketa jokatuz, Xabik berreskurapen prozesua amaitu nahi du neurketa gehiago jotzeko. Eta zaleei zelaitik agur esateko. “Zenbaki politak dira. Entrenatzaileen konfiantza izan dut, ez ditut lesio asko eduki… etapa hau emaitzeko garaia da”, amaitu du Xabik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!