Jokalarien arteko online txapelketa

Nor da onena FIFA 20an?

Gure zaleak entretenitzeko asmoarekin, asteburu honetan FIFA 20ko txapelketa bat antolatuko dugu, oso parte-hartzaile bereziak izango dituena. Lehen taldeko zortzi jokalarik erronka jo dute EA Sports-en bideojoko ezagunean onena nor den jakiteko.

Gorosabel, Portu, Elustondo, Isak, Oyarzabal, Aihen, Le Normand eta Januzaj izango dira zortzi jokalariak. Txapelketa larunbatean eta igandean jokatuko da, eta zuzenean jarraitu ahal izango da Twitch-eko gure katean, YerayZR eLaLiga Santanderreko gure jokalariak lagunduta.

Bihar, zozketa; larunbatean eta igandean, txapelketa

Bihar ezagutuko dira final-laurdenetako kanporaketak eta larunbatean jokatuko dira; igandean, finalerdiak eta finala. Torneoa twitch.tv/ereala webguneak emango du zuzenean. Igandean ere gure youtubeko kanalean.

Lagunarteko gehiago eta txapelketak

Jarrai itzazu gure sare sozialak; izan ere, YerayZR-ekin online saioak antolatzen jarraituko dugu datorren astean, eta e-sports-en munduarekin lotutako beste sorpresa batzuk ere izango dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!