Reala pertsonen eta pertsonentzako klub bat da. Eta kluba ordezkatzen duten sinboloetako bakoitzak errealitate hori indartu behar du. Horregatik, Realaren himnoaren bertsio berria grabatzen parte hartu zuten zaleen historiak partekatu nahi ditugu.
REALA AHOTS ASKOREN BATURA DA
Himnoa grabatzeko deialdi ireki bat egin zen klubaren sare sozialetako jarraitzaile guztientzat, eta 25.000 bazkideei emailing bat bidali zitzaien. Aurkeztu ziren eta aukera zuten guztiekin himnoa grabatu zen, 170 ahots nahastuta, partida bakoitzean hatsa eta bihotza eskaintzen duten zale guztiei omen egiteko.
AHOTS BAKOITZAREN ATZEAN HISTORIA BAT DAGO
Himnoaren bertsio berria grabatzeko ahotsa jarri zuten bazkideen atzean historia bat dago, Realaren zale izatearen harrotasuna eta partaidetza sentimendua erakusten duena.
Kontatzea merezi duten historiak, zuekin konpartitzen ditugunak, Reala zer den agerian jartzeko: pertsonen eta pertsonentzako klub bat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin