Realak ongietorria eman nahi dio Transportes Echemarri babesle berri gisa. Lezon kokatuta eta azken belaunaldiko 400 kamioi baino gehiagoko flotarekin, enpresa gipuzkoar honek laguntza logistikoa eskainiko dio Realari eta RS Enpresen parte izango da.
Realaren eta Echemarre arteko sinergia horretatik sortutako lehen kudeaketetako bat duela hilabete izan zen, eta oso egoera zailean. Transportes Echemar enpresak txuri urdin familiak emandako 92 tona material kargatu eta Valentziara eraman zituen, DANAk kaltetutakoentzat.
Mende erdia errepidean
Echemar SLU nazioarteko errepide bidezko garraioko eta logistikako enpresa handienetako bat da Euskadin. Irunen sortu zen eta Lezon du egoitza, mugatik eta Pasaiako portutik gertu dagoen gune estrategikoan. Echemarrek 50. urteurrena ospatu zuen iaz, eta garraio jasangarriaren sektoreko erreferente handienetako bat da.
Gainera, Echemar funtsezko jardueratik irten gabe, Gipuzkoatik sektorearen gizarte- eta ingurumen-erronkei erantzuteko borondatea duen eragile gisa proiektatzen da.
