IGANDEAN, EKARRI ZURE JOSTAILU BERRIA ANOETARA

Opariak denentzat Gabon hauetan

Vídeo

Gipuzkoako umerik gera ez dadila opari gabe Gabon hauetan. Hori da Gipuzkoako Gurutze Gorriaren "Beren eskubideak jokoan" kanpainaren helburua. Kanpaina honetara Real Sociedad Fundazioa batu da beste behin. Oraingoan, aurrera pauso bat eman nahi da helburu argiarekin, edozein dela bere familiaren egoera, umerik gera ez dadila oparirik gabe data berezi hauetan. Olentzero edo Erregeak etortzen diren egun hori denontzat berezia izatea nahi dugu, salbuespenik gabe. 

Igande honetan aurrera eramango den ekintza da, Realak Anoetan Real Valladoliden aurka jokatuko duen partida aprobetxatuz. Estadioaren inguruan hiru gune jasoko dira jostailuak jasotzeko. Nahi duten zale guztiek bere ekarpena egin dezakete arrazoi polit honengatik eta bere jostailu berria eraman ezarriko diren karpetan.

Derrigorrezkoa da jostailua berria izatea, umerik desberdin senti ez dadin egun berezi horietan. Jostailuen jasoera 17:00etan hasiko da (Partida 18:30ean da).

Estadioaren kanpoan ezarritako karpetan, Gurutze Gorriko bolondresak eta gure harrobiko taldeko jokalariak izango dira jostailuak jasotzen. Beste ekintza on bat izango da gure gazteek beste errealitate sozialetaz jabetu daitezen. Ekimen hauetan parte hartzea bere formazioaren eta Zubietan egunero egiten den heziketa funtzioaren zati bat da.

Jostailuak uzteko lekuak:

- Topo ondoko zona.

- Anoeta Hoteleko zona.

- 17 atearen ondoan

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!