REAL SOCIEDAD – DEPORTIVO ALAVES (19:15)

Osasuna eta arrakastak

Urtea partida eder batekin hasiko dugu. Deportivo Alaveseko lagunak hartuko ditugu 2024a ate handitik abiatzeko asmoz. Gabonetako ospakizunak igarota, Erregeak faltan, Imanolen taldeak garaipena nahi du pribilegiozko zonaldean sendotzeko. Osasunaz eta arrakastaz beteta egotea espero dugun egutegi baten lehen orriarekin hasiko gara.

Babazorroen taldea txapelketako lehen zati ona egiten ari da. Real Madriden aurkako neurketa porrotarekin amaitu arren, Luis GarcĂ­a Plazaren mutilak talde trinko eta garaitzeko zaila bihurtu dira. Gure harrobiko Guevara, Guridi, Gorosabel, Karrikaburu, Sola eta Alkain txuri-urdinekin, talde gasteiztarra oso ondo ari da lehiatzen lehen mailara egin duen jauzi berri honetan. Samuk aurrean duen botereak asko ematen die gasteiztarrei.

Gipuzkoarrek, berriz, urtea aurrekoak bezalakoa izatea nahi dute. Ez da erraza izango. Gero eta zailagoa da. Jada ez du inor harritzen Realaren mailak, ez Ligan, ez Europan. Horregatik, gero eta zailagoa da partidak irabaztea. Eta horregatik gero eta meritu handiagoa du horiek irabazteak. Gaur beste proba bat da. We are Real.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!