STURM GRAZ 0-1 REAL SOCIEDAD

Oso baliotsua

Vídeo

Lehen garaipena Europan iritsi da. Realak, harmailetan 600 zale gipuzkoarrekin, huts eta bat irabazi dio Sturm Grazi Merkur Arenan jokatutako partidan. Isakek bigarren zatian sartutako golak, etengabeko bultzada txuri-urdinaren ondoren, hiru puntuak eman dizkie txuri-urdinei.

Realak baloia azkar mugituz eta zehaztasun handiz hasi du partida. Lehen hamar minutuetan bi aukera oso on izan ditu. Lehenik Silvaren jaurtiketa batekin, helmuga gaindituta, baina atzelariek meritu handiz urrundu dutena, eta gero, Isaken erremate batekin, apur bat eskoratuta, atezainaren gorputzean jo duena. Etxekoek Yeboahren abiadura bilatu dute etengabe arriskua bilatzeko, baina ez dute Remiro estutu lehen zati guztian. Luzapenean, baloia lapurtu ostean, Isakek Silvari baloia jarri dio, eta honek, eskuinarekin, gora bidali du baloia. Reala zertxobait hobea izan da, azken zehaztasuna falta izan zaiolarik.

Bigarren zatiaren hasieran Realak are gehiago hartu du kontrola. Geldikako ekintza batean, Merinok baloia zutoinera bidali du Januzajek jaurtitako falta bat buruz errematatu ostean. Handik gutxira, kontraeraso on batean, Aihenek etxeko atezaina proban jarri du ezkerkada batekin. Abaguneak hasi dira iristen eta Reala askoz erosoago sentitu da partidan. Gola besterik ez zen falta. Eta horrelakoetan gertatzen den bezala, itxuraz arrisku gutxien duen jokaldian gola iritsi da. Isakek, area barrutik, baina apur bat eskoratuta, gola sartu du, eta atezainak, defentsak desbideratu ondoren, kale egin du baloia gelditu beharrean. Abantaila justua gipuzkoarrentzat, merituak egiten ari baitziren hori lortzeko. Partida amaitu arte, kontrola eta buruarekin jokatzea. Horrekin nahikoa izan da. Azken jokaldian, Turrientesek gola sartzeko aukera izan du, baina langarekin topatu da.

Garaipen honek bost punturekin jarri ditu txuri-urdinak, eta multzo zail honetan hurrengo kanporaketara joateko aukerak handitu ditu. Aupa, Real!


Fitxa teknikoa:

Sturm Graz: Siebenhandl, Gazibegovic (Jager, min.73), Affengruber, Wutrich, Dante, Stankovic, Kuen (Geyrhofer, min.67), Prass (Hierlander, min.38), Niangbon (Ljubic, min.67), Jantscher eta Yeboah (Sarkaria, min.73).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, min.62), Zubeldia, Le Normand, Aihen, Zubimendi (Guevara, min.19), Merino (kap), Silva (Sorloth, min.62), Januzaj (Turrientes, min.77), Portu eta Isak (Lobete, min.77).

Gola: 0-1: Isak, min.68.

Epailea: Stieler (Alemania). Txartel horia erakutsi die kanpoko Gorosabel, Merino, Zubeldia, Guevarari. Etxeko Stankovic kanporatu du bi txartel hori erakutsi ostean (min. 87).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!