Keler gure babeslearen eskutik, hurrengo hiru ostiraletan "Reala Zuzenean Acoustic Sessions" izango dugu zain. Hiru emanaldi akustiko izango dira, zelai gainean jarriko den eszenatoki batean, Reale Arenako Familia Harmailaren parean.
‘Acoustic Sessions’eko lehen ostiral honetan Luis Fercán (19:30ean) eta Nøgen (21:00etan) arituko dira. Estadioko ateak ostiralean irekiko dira, 19:00etan, eta jatetxe-zerbitzua egongo da.
Keler babeslearen eskutik, ekainean ‘Reala Zuzenean Acoustic Sessions’ izango dugu zain. Hiru emanaldi akustiko izango dira, futbol zelaiaren gainean jarriko den eszenatoki batean, Harmaila Familiarraren aurrean egongo dena.
Sarrerak, salgai
Hiru musika taldeak -Nøgen, Mr. Kilombo eta Ciudad Jara- kartelburuak musika estilo honetan adituak dira. Hiru talde horietako bakoitzak hiru telonero ezagun izango ditu lagun. Lerro hauen azpian ekitaldiaren kartel ofiziala utziko dizugu. Eta, hori gutxi balitz, hilaren 21eko ekitaldiak artista gonbidatu bat izango du, Izaro.
Ekitaldirako sarrerak eskuragarri daude, gure bazkideentzako eta RS Fans-entzako deskontuarekin. Bonu bat erosi ahal izango da hiru emanaldietarako.
Nøgen + Luis Fercán (sarrerak HEMEN)
Mr. Kilombo + Litus & Pirata + Izaro (sarrerak HEMEN)
Ciudad Jara + Yoly Saa (sarrerak HEMEN)

Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin