SANSE 3-0 RACING DE SANTANDER

Play-offetara!!

Vídeo

Lortu du. Sansek hiru eta huts gainditu du Racing de Santander eta play-offak jokatzeko sailkatu da. Denboraldi osoan zehar borrokatu ondoren harrobiko taldeak play-offak jokatzeko txartela lortu du.

Sansek denboraldi bikaina burutu du. Esfortzu, heldutasun eta lanaren bidez helburu izugarria lortu du. Laugarren aldiz harrobiko taldeak Bigarren Mailara igotzeko play-offak jokatuko ditu. Zalantza bakarra taldea denboraldi amaieran zein postutan izango den da. Racing de Santanderren aurka lortutako garaipenak meritu handia du. Taldeak izugarrizko ilusioa ekarri du eta saria jaso du. Zubietak oroitzeko neurketa ikusi du.

Sporting B-ren zelaian eta Anduvan irabazteko eta El Sardineron puntuak batzeko gai izan den taldea izan da Sanse. Talde gutxik esan dezakete. Lehen neurketak igaro ondoren txuri-urdinek beste martxa bat sartu zuten denboraldi izugarria burutzeko. Inflexio puntua 24. jardunaldian izan zen. Harrobiko taldeak hamaika neurketa igaro zituen porrota jasan gabe, zortzi garaipen eta hiru berdinketa lortuz. Gainera, gol bakarra jasan zuten penaltiz.

Celorrio eta Sanzek azkar sartu dituzte golak bi eta hutsekoa markagailuan jartzeko. Sangallik neurketa erabaki du bigarren zatia hasi eta berehala. Hurrengo astean Peña Sporten aurka amaituko dute denboraldia.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, Arrieta, Guevara, Sanz (Gorostidi, min. 75), Sangalli (Sola, min. 75), Capilla, Olaizola, Celorrio (Dávila, min. 66).

Racing de Santander: Iván Crespo, Miguel, De la Fuente, Juan, Casteñeida, Granero (Kike Rivero, min. 46), Jerin, Óscar (Heber, min. 46), Aquino, Acosta, César Díaz (Pau, min. 72).

Golak: 1-0: Celorrio, min. 6; 2-0: Sanz, min. 13; 3-0: Sangalli, min. 51

Epailea: Herrero Arenas. Txartel horia erakutsi die etxeko Lapeña eta Arrietari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!