SANSE 0-1 CE SABADELL

Porrot gogorra

Vídeo

Sansek 0-1 galdu du gaur arratsaldean Zubietan CE Sabadellen aurka. Hasiera txar batek gaitzetsi egin du gure filiala, nahiz eta amaierara arte saiatu den, ahal izan duen modu guztietan, baita jokalari bat gutxiagorekin ere, baina porrot gogor hau saihestu ezinik.

Kanpokoek hobeto ekin diote partidari eta Vladysen pare bat abisuren ostean, hirugarrenean bere taldea aurreratzea lortu du baloi luze bat aprobetxatu eta buruz burukoan Ayesa gaindituta. Txuri-urdinek erreakzionatzea lortu dute golaren ostean eta Mariezkurrena, Azkunek eskuinetik egindako erdiraketa baten ostean, berdinketa lortzear izan da, baina Ortolak saihestu egin du. Goti, apur bat desbideratuta joan den erremate batekin, eta Azkune, gora joan den burukada batekin, atsedenaldira iritsi baino pixka bat lehenago lehia berdintzetik gertu egon dira, baina asmatu gabe.

Gure filialak neurketa menderatzen jarraitu du aldageletatik pasa ondoren. Berriz ere Azkunek, erasoan oso aktibo partida osoan zehar, norgehiagoka buruz berdintzeko aukera izan du, baina kanpora joan da gutxigatik. Neurketa amaierarako ordu erdira zaildu da Eder Garciak txartel gorria ikusi duenean. Jokalari bat gutxiagorekin egon arren, txuri-urdinak nagusi izan dira partidaren azken txanpan. Kanpokoek, hori bai, ondo defendatu dute eta euren nagusitasun numerikoa aprobetxatzen saiatu dira bukatzen jakin ez duten kontraeraso batzuetan.

Porrot gogorra Sanserentzat. Bolada txar honek eten gabe jarraitzen du. Datorren asteburuan El Toralinen garaipena bilatuko dute SD Ponferradinaren aurka. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Beitia, Camara (P. Rodriguez, min. 29), Cantero, Agote (Zoilo, min. 59), E. Garcia, Gorrotxategi (kap.), Ochieng (Dadie, min. 59), Goti, Azkune (M. Rodríguez, min. 69) eta Mariezkurrena (Fiabema, min. 69).

CE Sabadell: A. Ortola (kap.), Astals, Carles (S. Maestre, min. 65), Amelibia, Pau Resta, T. Herrero, Domenech (Baselga, min. 86), Raúl Baena [Pujol, min. 40 (Jesús F., min. 86)], Marru, Abde eta Vladys (D. Soto, min. 86).

Gola: 0-1: Vladys, min. 24.

Epailea: Fernandez Buergo. Txartel horia erakutsi die etxeko P. Rodriguezi eta kanpoko Domenech, Pujol, Marru, Astals eta Vladysi. Etxeko E. Garciari txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 67).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!