REAL SOCIEDAD 1-4 SANSE COMPLUTENSE

Porrot mingarria

Gure belar hockeyko taldeak 1-4 galdu du gaur eguerdian Zubietan Sanse Complutenseren aurka. Madrildarrak gogotsu hasi dira lehen laurdenean eta Lucía Jimenezek lehen gola sartu du partidaren hasieran. Lehen bi laurdenetan ez da aukera handirik egon eta horrela iritsi gara atsedenaldira.

Aldageletatik bueltan, gipuzkoarrek azken bi laurdenei indarrarekin ekin diete, eta hainbat abagune argi izan dituzte. Hala ere, Lucía Jimenezek berriro ere bigarren gola sartu du, eta gutxira, Alejandra de la Llamak Sanse Complutenseren hirugarrena lortu du. Donostiarrak amaiera arte saiatu dira eta Laura Garatek txuri-urdinen gol bakarra lortu du. Azkenik, Sara Carmonak kanpokoen laugarrena sartu du eta neurketa erabakita utzi du. Gure taldeak amaiera arte borrokatu du, baina ezin izan du. Hurrengo astean, gipuzkoarrak jardunaldi bikoitza izango dute kanpoan, Castelldefels HC eta Club Egara taldeen aurka; asteburu perfektua dinamika aldatzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!