Real C-k Deportivo Alaves C-ren aurka galdu du arratsalde honetan José Luis Compañonen (3-0), etxeko taldea nagusi izan den neurketan. Partida maldan gora jarri da hasieratik. Babazorroek arrisku gehiago sortu eta atsedenaldira bi goleko abantailarekin joatea lortu dute Rufok sartutako golei esker. Txuri-urdinak lehiatzen eta noreghiagokan mantentzen saiatu dira, baina kosta egin zaie aurkariaren zelaian jarraikortasuna aurkitzea.
Aldageletatik igaro ondoren, donostiarrak erreakzionatzen saiatu dira, eta aurrerapausoa eman dute aldea murrizteko, baina ez dute golik sartzea lortu. Amaierarako hogei minutu falta zirenean, arabarrek neurketa erabakita utzi dute Alejandro Lopezen gol batekin. Porrot gogorra gure hirugarren taldearentzat. Altxatu eta garaipenaren bidera itzultzea bilatuko dute hurrengo jardunaldian, Zubietan Touringen aurka.
Fitxa teknikoa:
Deportivo Alavés C: G. García, Irizar, Igor Ortiz, Azarloza, Uria (Company, min. 68), Caneda (kap.), A. López (Montalbán, min. 76), Eduardo (Echevarría, min. 58), Barriga (Oteo, min. 68), De Viteri eta Rufo (Relloso, min. 58).
Real C: Jiménez, Segurola (kap.), Larrañaga, De Orue (Gaztañaga, min. 62), Sáenz, Shuaib (Baro, min. 67), Arana, D. López (Cabo, min. 46), Samuyiwa (Nebreda, min. 79), Larralde (Elcano, min. 62) eta Garitaonaindia.
Golak: 1-0: Rufo, min. 8; 2-0: Rufo, min. 22; 3-0: A. López, min. 71.
Epailea: Iñigo Bis. Txartel horia atera die etxeko Caneda, Irizar eta Rellosori eta kanpoko Segurola, Samuyiwa y Saenzi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin