CA Osasuna B 2-1 Real Sociedad B

Porrota azken minututan

Gure emakumezkoen bigarren taldeak porrota jaso du arratsaldean Taxoaren, Osasuna Bren aurka, azken minutuetan erabaki den partidan. Donostiarrak erabakitasunez zelairatu dira, garaipena behar baitzuten bigarren sailkatuekiko aldea estutzeko, baina ezin izan dute lortu.

Lehen zatiak hasiera bizia izan du bi taldeentzat. Hala ere, nafarrek lehen gola lortu dute lehen ordu laurdenean. Gola Karolina Sarasua aurrelariaren eskutik iritsi da. Kanpokoek ez dute amore eman eta berdinketa bilatu dute.

Bigarren zatia parekatuagoa izan da bi taldeentzat. Illarretaren taldeak aurrerapausoa eman du, baina minutuak aurrera joan ahala ezin izan dute aurkeztu diren gol aukerak gauzatu. Santanak etxekoen aldeko penaltia aldaratu du. Azken txanpan gipuzkoarrak eta nafarrak golaren bila aritu dira eta area txikian sartu dira. Guridik markagailua berdindu du jaurtiketa gurutzatu bikain baten ostean. Norgehiagokaren emaitza finkatuta zegoela zirudienean, Ainhoa Guallarrek gol erabakigarria lortu du etxeko taldearentzat partida amaitu aurretik.

Gaurko porrotaren ostean, Bigarren Mailara igotzeko aukera baztertuta geratu da. Orain zapore onarekin amaitu behar da denboraldia. Aupa Real!

Fitxa teknikoa

Osasuna B: Nerea Nagore, Paula Capilla, Laura Goñi, Nahia Azpiazu, Maite Valero (kap), Uxoa Bertiz (Aroa Rodriguez, min. 74), Lydia Ezponda (Raquel Constanza, min. 77), Ane Ansa (Lola Mateo, min. 90), Ainhoa Guallar, Karolina Sarasua, Saioa Larumbe.

Real Sociedad B: Olatz Santana, Ane Amutxastegi (Jone Larrañaga, min. 77), Erkuden Lasa (kap), Malen Solozabal, Laida Balerdi, Nahia Aparicio, Izaro Tores, Elene Lete, Mirari Uria (Elene Guridi, min. 63), Claudia F., Uxue Estrada (Sara Roda, min. 69)

Golak: 1-0: Karolina Sarasua (min. 15); 1-1: Elene Guridi (min. 73); 2-1: Ainhoa Guallar (min. 90)

Epailea: Fernando Álvarez. Txartel horia erakutsi die etxeko Nerea Nagoreri eta kanpoko Nahia Apariciori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!