Gure belar hockeyko taldeak porrota jasan du gaur goizean UD Taburienteren aurka azken txanpan jasotako gol baten ostean. Partida berdinduta egon da lehen zatian, aukera handirik gabe eta mugitu ez den emaitzarekin.
Txuri-urdinak gehiago izan dira bigarren zatian, baina hainbat penalti-korner izan arren, ez dute asmatu markagailuan aurrea hartzeko. Eta partida amaitzen ari zenean, amaierarako hiru minuturen faltan neurketako gol bakarra sartu dute kanariarrek, Paula Ortizek transformatutako penalti-korner batean.
Porrot gogorra eta amaiera sinestezina zelaian ikusitakoaren ostean. Baina hurrengo neurketan pentsatzea besterik ez dago, bi aste barru, non gipuzkoarrek Atletic Terrassa HC jasoko duten Bera Beran.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin