SANSE 0-3 ATHLETIC CLUB B

Porrota derbian

Vídeo

Sansek porrota jasan du Ligako bigarren jardunaldian Athletic Club B-ren aurka. Lehenengo partidan irabazi eta gero, etxekoek ezin izan dute garaipena eskuratu Zubietan ospatutako filialen arteko derbian. Partida nahiko berdindua izan bada ere, kanpokoak oso eraginkorrak izan dira.

Txuri-urdinak baloiaren jabetza izaten hasi dira, aukera bakoitzarekin arriskua eramaten. Aukera argiena 14. minutuan iritsi da kanpokoen eskuetan, Muñozen erdiraketa bat Guruzetak zutoinera bidali ondoren. Gipuzkoarrak saiatzen jarraitu dira, baina 29. minutuan Gilek, alderatze bati, esker lehenengo gola eskuratu du.  Sei minutu igaro eta gero, Benitok kontraeraso batean huts eta bikoa ipini du markagailuan.

Bigarren zatian, Sanse jarraitu da saiatzen baloiaren nagusitasunari eta jokaldi landuei esker, baina zuri-gorrien defentsa finko mantendu da hauek zapuzteko. Baloi geldien jokaldietan etxekoek aukera hoberenak izan dituzte, bai korner edota faltetan. Azkenengo minutuetan, txuri-urdinak erasotzen ari zirela eta, Aguadok, kontraeraso batean, hirugarren gola eskuratu du.

Honenbestez, Sansek lehenengo jardunaldian eskuratutako hiru puntuekin mantenduko da sailkapenaren erdialdean. Hurrengo asteko partidari begira, gipuzkoarrak CD Vitoriaren zelaia bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand (Gorostidi, min. 46), Ugarte, Arrieta, Guevara, Olaizola (Ujia, min. 68), Calvillo (Jauregi, min. 46), Capilla, Merquelanz, Muguruza.

Athletic Club B: Simon, Sillero, Gil, Bilbao, Lopez, Aguado, Undabarrena (Baque, min. 90), Muñoz, Nolaskoain, Guruzeta (Rojo, min. 81), Benito (Gonzalez, min. 76.).

Golak: 0-1: Gil, min. 29; 0-2: Benito, min. 35; 0-3: Aguado, min. 89.

Epailea: David Baiges. Txartel horia erakutsi die etxeko Ugarte y Muguruzari eta kanpoko Gil, Sillero, Guruzeta, Muñoz, Simon eta Rojori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!