ATHLETIC CLUB 2-1 REAL SOCIEDAD

Porrota derbian

Realak porrota jasan du gaur goizean Lezaman jokatutako derbian, Athletic Cluben aurka bi eta bat galdu ostean. Ordubetez irabazten joan dira gipuzkoarrak, baina bigarren zatian ezin izan dute abantaila hori aprobetxatu.

Txuri-urdinen lehen aukera eta lehen gola. Marta Cardona hegaletik sartu da eta Kiana Palaciosek, jaurtiketa gurutzatu batekin, gipuzkoarrak aurreratzea lortu du. Oso txukun eta sendo aritu dira txuri-urdinak zelaian, Mariasunen ate inguruan kezka handirik sortu ez duen aurkari baten aurrean. Lehen zati honetan mantentzen jakin duten abantaila ona.

Bazirudien gipuzkoarrek kontrolpean zutela partida, baina bi minututan partida erabat aldatu da. Azkonak, burukada batekin, eta Lucia Garciak, aurreko golegileak egindako asistentzia baten ostean, markagailua irauli dute. Kolpe gogorra txuri-urdinentzat. Berdinketari erantzuna emateko denborarik gabe, bigarrena jaso dute berehala. Azkenera arte saiatu dira, baina emaitza aldatzea lortu gabe.

Aste gogorra da Realarentzat, baina altxatu beharra dago gaurtik aurrera. Txuri-urdinek seigarren postuan jarraitzen dute jardunaldi honen ostean. Asteazken honetan hamalaugarren jardunaldiko atzeratutako partida jokatuko dute Deportivo Abancaren aurka.

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Ainhoa, Moraza, Garazi, V. Gimbert, Eunate (Nerea, min. 91), Oihane, Damaris, Valdezate (Y. Corres, min. 58), M. Oroz, Azkona (María Diaz, min. 89), L. Garcia.

Real Sociedad: Quiñones, Tejada (Iraia, min. 77), Etxezarreta, N. Mendoza, Lucia, L. Baños (S. Olaizola, min. 77), Maddi, M. Cardona (Manu, min. 71), Palacios, N. Eizagirre (Roda, min. 85), Nahikari.

Golak: 0-1: Palacios, min. 7; 1-1: Azkona, min. 67; 2-1: L. Garcia, min. 69

Epailea: Gonzalez Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko Damaris eta Y. Corresi eta kanpoko N. Eizagirre eta Maddiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!