Utebo FC 1-0 Real C

Porrota haizearekin protagonista bezala

Gure bigarren filialak 1-0 galdu du Uteboren aurka, etxekoek ateratako korner batek erabaki duen partidan.

Topaketa bi taldeen arteko berdintasun handiarekin hasi da. Abagune gutxi sortu dituzte lehen minutuetan eta inork ez du akatsik egin atzean. Etxekoek eduki dute lehenengoa, non Mayadak jaurtitako kornerraren ondorioz, Sanchez aurrelariak buruz errematatu duen, baloiak langan jo du, eta honek berak jaso du aldaratzea, jokaldia amaitzeko eta etxekoak markagailuan aurreratzeko. Donostiarrek erantzun ona eman dute eta neurketaren nagusitasunaren jabe egin dira. Baloiaren jabe zirela, Almandozek pase luze bat bidali dio Guibelalderi, eta honek area barruan baloia jaso eta errematatzen saiatu da, baina defentsa ondo iritsi da baloia kornerrera bidaltzeko. Eta beste aukerarik gabe, epaileak bi taldeak atsedenaldira bidali ditu. Bigarren zatia ez da ondo hasi Mikel Llorenteren taldearentzat; izan ere, etxekoek korner bat atera dute alde eta gol zuzen bat lortu dute, baina epaileak baliorik gabe utzi du gola. Argiena ere Aragoiko taldearentzat izan da, beste korner batetik entseatutako jokaldi bat gauzatzea lortu baitute. Honen ondorioz, Pomareta kapitainak ate aurrean bakarrik errematatu du, baina baloiak ez du aterik aurkitu. Txuri-urdinek ondo erantzun dute, eta partidaren azken zatian nagusi izan ostean, Orobengoak berdinketa izan du bere oinetan, baina baloia ezker zutoin ondotik urrundu da eta epaileak amaiera adierazi du.

Gure bigarren filialak ezin izan du punturik lortu, nahiz eta 90 minutuetan zehar berdintasun handia ikusi, haizeak argi eta garbi markatutako partidan. Datorren astean Zubietara itzuliko dira CD Alfaroren aurka jokatzeko. Aupa Real!


Fitxa teknikoa:

Utebo FC: Jon Ander, Pomareta (kap.), Mallada, Meseguer, Machote, Cambil, Marín, Santiago (Leonel, min. 89), Roldán, Pérez (Roldán, min. 69) eta Sánchez (Alvira, min. 81).

Real Sociedad C: Fraga, Almandoz (Pontones, min. 79), Beitia (cap.), Larrañaga, Astigarraga, Merino (Mariezkurrena, min. 56), Guibelalde (Agote, min. 79), Zubelzu (Martín, min. 69), Lizaso, Glez. de Heredia (Canales, min. 69) eta Orobengoa. 

Gola: 1-0: Sánchez, min. 20.

Epailea: Pujol Prat. Etxeko Santiago, Navarro, Mallada, Roldán eta Falladori eta kanpoko Orobengoa eta Canalesi atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!