Prentsaurrekoa

"Pozgarria da zorra kitatu ahal izatea”

Vídeo

Realak 2018ko abendurako ordainduko du hartzekodunen konkurtsoan Ogasunarekin sortutako zorra. 2010eko urtarrilean epaileak hartzekodunen hitzarmenaren aldeko epaia eman zuen. Aipatu hitzarmenean, 21.893.803 €-ko zorra aurreikusten zen Ogasunarekin, 20 eta 30 urtera ordaintzeko partaidetza kredituetan, eta ordainketa sarrera berezien mende zegoen.

Gaur egungo egoera hau da: Realak 17.000.000 € ordaindu ditu, eta 4.893.803 €-ko zenbateko bat dago ordainkizun. Aurreikusten da 2018ko abendurako Realak guztiz kitatuta izango duela Gipuzkoako Ogasunarekin duen zorra. Horrek esan nahi du ez 20 edo 30 urtera, baizik eta bederatzi denboraldiko epean, Reala gai izan dela zor horri aurre egiteko.

Bestalde, epealdi horretan Realak bere zerga betebeharrak betetzen jarraitu du, eta 2009tik 141.662.061€ sartu ditu foru kutxetan.

Jokin Aperribayk Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanorekin batera emandako prentsaurrekoan aurkeztu ditu horiek, eta Realeko presidentea pozik agertu da klubaren kaudimen ekonomikoagatik, horri esker aurreikusi baino askoz epe laburragoan bete ahal izan baita ordaintzeko konpromisoa; horrenbestez, erakundeek eta gipuzkoar gizarteak klubaren etaparik zailenean eman zioten tratu eskuzabalari erantzun nahi zain zaio. “Realarentzat pozgarria da Ogasunarekin duen zorra espero baino askoz lehenago kitatu ahal izatea, klubaren kaudimen ekonomikoa erakutsita”.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, bere aldetik, begi onez hartu du Real Sociedad taldeak eginiko iragarpena. “Oso berri ona da klubarentzat, baina baita lurraldearentzat ere”, adierazi du. Foru arduradunak gogoratu du taldea egoera finantzario osasuntsuan egoteak baduela zerga bilketan bere isla, “Gipuzkoako zergadunik handienetakoa baita”. “Gaur mahai gainean jarri diren zenbakiek berretsi dute bere garaian hartu ziren erabakiak zuzenak eta egokiak izan zirela. Denborak arrazoia eman digu”, aldeztu du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!