#40UrteTxapeldun 7. kromoa aktibatuta

PS5en bigarren zozketa gertu dago!

Bixio Gorriz, Realean partida gehien jokatu dituen eta gaur 63 urte bete dituen futbolaria, #40UrteTxapeldun zazpigarren kromoko protagonista da. Ekimen hau RS Smart Tag proiektuaren barruan dago eta gure lehen talde txapeldunari keinu bat egin nahi dio.

Lau PS5 eta Volkswagen Tiguan baten zozketak!

Hilaren 22ra arte duzu zure Realzale App-an aktibatzeko eta aukera bat gehiago izateko, bai bigarren Play Station 5aren zozketarako (hilaren 23an egingo da), bai Volkswagen Tiguan baten azken zozketarako (apirilaren 26an izango da, tituluaren urteurrenean).

Zenbat eta kromo gehiago, orduan eta aukera gehiago

Gogoratu, gaurko kromoaz gain, bigarren txanda honetako bigarren kromoa aktibatu dezakezula, Otxotorena protagonista duena. Hilaren 22an laugarren eta azken kromoa kaleratuko da, bigarren Play Station 5a zozkatu aurretik.

Parte hartzeko modua lehen txandako bera da. Zenbat eta kromo gehiago aktibatu zure Realzale App-an RS Smart Tag etiketaren bidez, orduan eta aukera gehiago izango duzu sari handi horietako bat eskuratzeko. Gogoratu behar da lehen txandako kromoek ez dutela bigarren zozketarako zenbatuko, baina bai Volkswagen Tiguan txapelketako azken zozketarako (apirilak 26).

Ondorengo estekan informazio guztia aurkitu dezakezu

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!