REAL C 1-1 PASAIA KE

Puntu banaketa derbian

Vídeo

Gure hirugarren taldeak bana berdindu du gaur goizean Zubietan jokatu den Pasaiaren aurkako gipuzkoarren arteko derbian. Lehen zatia nahiko parekatua izan da, baina aukerarik onenak txuri-urdinek izan dituzte. Pasaitarrek hobeto hasi dute norgehiagoka eta euren aukera bakarra lehen minutuetan iritsi da, Inharrek gutxigatik errematatzea lortu ez duen Saenzen erdiraketa baten ostean. Hortik aurrera, etxekoek partidaren jabe egitea lortu dute, gola oso gertu izanik. Lehenik eta behin, Kortajarenak area aurrealdetik egindako erremate desbideratu batekin eta, ondoren, argiena, Baldarantzi egindako pasea, honek atezainari iskin egin eta sarearen albotik joan den errematearekin. Txuri-urdinak hamar jokalarirekin geratu dira lehen zatiko azken txanpan, Dadieren kanporaketarekin, partida askoz gehiago berdinduz.

Jokalari bat gutxiagorekin jokatu arren, gure bigarren filiala ondo aritu da bigarren zatian. Ez ziren arriskuarekin iristen ari taldeak aurkariaren areara, baina, jokaldi bakan batean, kanpokoek markagailuan aurrea hartzea lortu dute Benitoren golari esker, jokaldia area barrutik egindako ezkerkada batekin amaitu eta gero. Minutu bat geroago, pasaitarrak hamar jokalarirekin geratu dira Sukiaren kanporaketarekin eta, falta horretan, txuri-urdinek berdinketa lortu dute Garciaren erdiraketaren eta Kortajarenaren errematearen ostean. Azken hogei minutuetan donostiarren nagusitasuna izan da nabari, baina garaipena lortzeko aukeretan asmatu gabe. Puntu honek bigarren postuari beste jardunaldi batez eusteko balio du. Eta hiru besterik ez dira geratzen. Datorren astean Urdulizi bisita egin beharko diote. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real C: Arana, Carbonell, P. Rodriguez, Irazu (Cortes, min. 37), Zoilo, Zubillaga, Kortajarena, Dadie, Magunazelaia, Balda (U. Garcia, min. 57) y Lespinasse (Teijeira, min. 75).

Pasaia KE: Ibon, Sukia, Sansinenea, Olasa, Olaciregi, Aratz (Petxarroman, min. 35), Benito, Inhar (Quintanilla, min. 27), Azkune (Carlos, min. 80), Saenz (Tarragona, min. 70) eta Alberdi (Alex, min. 46).

Golak: 0-1: Benito, min. 62; 1-1: Kortajarena, min. 65

Epailea: Castaño Ibarguren. Txartel horia erakutsi die kanpoko Saenz eta Olasari. Etxeko Dadie (min. 35) eta kanpoko Sukia (min. 63) kanporatu ditu bi txartel hori erakutsi ondoren bakoitzari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!