REAL UNION 2-2 SANSE

Puntu bat berreskuratzen dute

Sansek bina berdindu du Galen Real Unionen aurka. Neurketa galduta zegoenean, gure filialak puntu bat berreskuratu du azken jokaldian.

Txuri-urdinak lehen aukera arriskutsuan aurreratu dira. Roberto Lopezek jaurtitako korner batean, Veigak lehen zutoinean buruz jo du baloia Lobetek, bigarrenean, gola sartzeko. Baina pozak gutxi iraun du, etxekoek bi gol jarraian egin baitituzte. Etxaburuk, ezkerkada gurutzatu batekin, berdinketa lortu du, eta Galanek, baloi luze batez baliatuta, markagailuari buelta eman dio. Txuri-urdinek saiatzen jarraitu dute lehen zatian, baina ia ez dute arriskurik sortu zelaian ondo kokatuta zegoen aurkari batekin.

Gure filiala nagusi izan da bigarren zatian, berdinketaren golaren bila. Navarro, jokaldi landu baten ostean, partida berdintzeko zorian egon da, baina Sequeirak eskua sartu du azken unean hori saihesteko. Azkeneraino sinisten jarraitu dute eta horrek saria izan du azken jokaldian, korner batean, Blascok aldaratze bat aprobetxatu ondoren berdinketa lortzeko.

Inflexio puntua izatea espero dugu hurrengo jardunaldiari begira. Txuri-urdinek neurketa berezia izango dute urtea amaitzeko, Bilbao Athletic jasoko dutenean eszenatoki paregabe batean: Reale Arenan.

Fitxa teknikoa:

Real Union: Sequeira, Garrido, Senar, Borda, Telis, Cardenas, Kata, Larrucea, Etxaburu (Aranzabe, min. 90), Sola (Capelete, min 57), Galán (Eizmendi, min. 76).

Sanse: Aguirre, Gabilondo, Blasco, Pacheco, Ezkurdia (Garrido, min. 74), Veiga, Olasagasti (Aldasoro, min. 46), Navarro, R. Lopez, Djouahra (Alkain, min. 60), Lobete.

Golak: 0-1: Lobete, min. 7; 1-1: Etxaburu, min. 15; 2-1: Galán, min. 16; 2-2: Blasco, min. 93

Epailea: Pozueta Rodriguez. Txartel horia erakutsi die etxeko Cardenas, Kata eta Sequeirari eta kanpoko Ezkurdia, Aldasoro, Pacheco eta Blascori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!