Realak bana berdindu du Athletic Cluben aurka gaur goizean Anoetan jokatutako derbian. Txuri-urdinek puntu bat berreskuratu dute luzapenean Nerea Eizagirrek sartutako penaltiari esker dena galduta zegoela zirudienean.
Derbietan ohikoa den moduan hasi da norgehiagoka, parekotasun handiarekin eta gol aukera handirik gabe. Lehen iritsiera arriskutsua zuri-gorriek izan dute, Landaluzek buelta erdian egin duen erremate batekin, oso gutxigatik desbideratuta joan dena. Donostiarrak hobetuz joan dira minutuek aurrera egin ahala, eta, hurbilketa batzuen ondoren, Lavogezek bi abagune oso argi izan ditu atsedenaldira iritsi aurretik, baina Landaluzek gola eragotzi du, baloia atepetik aterata. Lastima. Korner horretan, Maria Molina ere txuri-urdinak aurreratzeko zorian egon da, zutoin ondotik kanpora joan den burukada batekin.
Realak aldageletatik igaro ondorengo lehen zatiaren amaierako inertzia ona mantentzea lortu du. Arolak, Morazaren baloi luze baten ondoren, gola sartzeko aukera paregabea izan du donostiarrentzat, baina Adrianak buruz burukoa zapuztu du geldiketa bikain batekin. Eta, 1-0 posibletik 0-1era pasa gara: Landaluzeren baloi luzea, Azkona eskuin hegaletik sartu da, Agoteri utzi dio eta honek ez du barkatu jaurtiketa indartsu batekin. Txuri-urdinek ez dute inoiz amore eman eta, asko estutu ondoren, luzapenean iritsi da saria. Penalti argia Landaluzek baloia eskuarekin ukitu ondoren eta Nereak, hamaika metroetatik, ez du barkatu lehia berdintzeko. Emaitza hau zen donostiarrek merezi zuten gutxienekoa.
Puntu honek batzen jarraitzeko balio du eta derbia ia galduta ikusi ondoren baloratu egin behar da. Gainera, hirugarren postuari eusten diote. Meritu handia. Datorren asteburuan, erronka berria, berriz ere etxean, Alhama CF ElPozoren aurka.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: J. Arrula, Lucía, M. Molina (Apari, min. 71), Florentino (L. Pardo, min. 78), Moraza (kap.), P. Fernández, Cahynová, Andreia, Aiara (Cecilia, min. 59), Lavogez (Arola A., min. 59) eta Intza (N. Eizagirre, min. 71).
Athletic Club: A. Nanclares, Elexpuru, Landaluze, Bibi, Nerea Nevado, M. Zubieta, Oguiza (kap.) (L. Baños, min. 62), S. Ortega (Valero, min. 78), Pinedo (Eider, min. 78), Agote (Vilariño, min. 88) eta Campos (Azkona, min. 62).
Golak: 0-1: Agote, min. 66; 1-1: N. Eizagirre (pen.), min. 96.
Epailea: Beatriz Cuesta. Txartel horia erakutsi die etxeko Luciari eta kanpoko Oguiza, Azkona eta Valerori.
Ikusle kopurua: 10.094 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin