REAL SOCIEDAD 2-2 FC LEVANTE LAS PLANAS

Puntu bat denboraldia agurtzeko

Realak bina berdindu du FC Levante Las Planasen aurka Zubietan jokatutako partidan. Txuri-urdinak bat eta bi atzetik ikusi dira irabazten hasi arren. Azkenean, taldea ondo erantzuteko gai izan da eta puntu bat eskuratu du. Gaurkoa neurketa berezia izan da, Natalia Arroyok zuzendutako azken partida izan da eta. Synne Jensen, Iris Arnaiz eta Alejandra Bernabek txuri-urdinez jokatu duten azken partida izan da ere.

Reala hasieratik egin da neurketaren kontrolarekin. Etxekoek baloiaren jabetza izan dute eta kanpoko taldearen defentsa jendetsuan hutsuneak bilatu dituzte. Txuri-urdinen lehen gola Aparik lortu du, korner batean aldaratutako baloi bat sare barrura bidali ostean. Lehen zatia aurrera egin ahala talde katalanak partida parekatzea lortu du. GH Chebbak-ek berdinketa lortu du jaurtiketa gurutzatu batekin. Realak ondo erantzun du jasotako golari eta Franssik gertu izan du etxekoen bigarrena, baina Nay Caceresek bere jaurtiketa gelditu du.

Bigarren zatia Realaren domeinuarekin hasi da, lehenengoaren antzera. Franssi berriz ere protagonista izan da, Nay Caceresen aurrean bakarrik gelditu da eta, baina Julia Morak bere jaurtiketa ekiditea lortu du. Reala hobeto zegoenean iritsi da kanpokoen bigarrena. Pase sakon baten ostean Irina area barrura sartu eta Lete gainditu du. Txuri-urdinek ezin hobeto erantzun dute eta laster lortu dute berdinteka. Nerea Eizagirrek Jensen aurkitu du area barruan eta aurrelariak ez du barkatu. Bi taldeek garaipenaren gola bilatu dute amaierara arte, baina ez dute zorterik izan

Ez da lortu nahi genuen emaitza. Deskantsatzeko momentua da, datorren denboraldian indar gehiagorekin bueltatzeko. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Emma, Apari, Vanegas, Izarne (Bernabe, min. 64), I. Arnaiz (E. Guridi, min. 53), N. Eizagirre (kap), Andreia, Franssi (Jacqueline, min. 78), Cecilia (Amaiur, min. 53) eta Mirari (Jensen, min. 64).

FC Levante Las Planas: Nay Caceres, Berta Bou, Nicoli (Aina Meya, min. 87), Julia Mora (kap), Allegra, Melanie, Laura (E. Julve, min. 78), GH Chebbak, Yasmin (Čonč, min. 78), Irina eta J. Martinez (Lahmari, min. 65).

Golak: 1-0: Apari, min. 13. 1-1: GH Chebbak, min. 36. 1-2: Irina, min. 67. 2-2: Jensen, min.75.

Epailea: Firvida Fernandez. Kanpoko taldean Nicolik ikusi du txartel horia.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!