UD LOGROÑES 0-0 SANSE

Puntu bikaina

Sansek puntu oso ona lortu du Las Gaunasen, liderraren etxean, UD Logroñes, hutsean berdindu ondoren. Txuri-urdinek ez dute golik jasan etxean gol gehien sartu dituen taldearen aurka. Meritu handikoa. Lehen zatia nahiko parekatua izan da, mugimendu gutxikoa areatan, hasieran bereziki, nahiz eta minutuek aurrera egin ahala taldeak gero eta gehiago ausartzen joan diren.

Bigarren zatian neurketa irekitzen joan da, etxekoak nagusi izan dira eta gipuzkoarrek arriskua sortu dute kontraerasoetan. Aguirrek bi geldiketa on izan ditu azken txanpan errioxarren gola saihesteko, baina ez da gol aukera argirik egon partidan. Berdinketa handia lehen itzulia amaitzeko eta urte berri honi hasiera emateko liderraren etxean. Hurrengo jardunaldian Burgosen aurka jokatuko du gure filialak El Plantion.

Fitxa teknikoa:

UD Logroñes: Miño, Miguel Santos, Caneda, Zabaco, Iñaki, Errasti, Andy, Ñoño (Sierra, min. 88), Olaetxea (Socorro, min. 74), A. Vitoria (David, min. 55), Ruben M.

Sanse: Aguirre, Blasco, Aranbarri, Pacheco, Zubimendi, Veiga, Alkain (Thior, min. 73), Navarro (Djouahra, min. 60), R. Lopez (Lucbert, min. 89), Lobete.

Epailea: Iglesias Gutierrez. Txartel horia erakutsi die etxeko Caneda eta Errastiri eta kanpoko Aguirreri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!