SANSE 1-1 PONFERRADINA

Puntu ona

Vídeo

Sansek bana berdindu du Ipuruan Ponferradinaren aurkako partida oso lehiatuan, maila honetako talde onenetako baten aurka batzen jarraitzeko.

Partida asko baldintzatu da lehen minutuetan Zubiaurrek txartel gorria ikusi duenean. Egoera hori, aldiz, ez da nabaritu zelaian, eta txuri-urdine ez dute aukerarik ia. Ordu erdia bete aurretik, kanpokoak ere hamar jokalarirekin geratu eta indarrak berdindu egin dira. Baloiaren jabetza gure filialarentzat izan da, baina bi taldeetako batek ere ez du aukerarik izan. Borroka handia eta erritmo gutxi.

Bigarren zatiaren osteko lehen abagune argian kanpokoen gola iritsi da, Dani Ojedak egin duena, areako aurrealdetik egindako erremate batekin. Erremate horrek Sanseren jokalari batengan jo du eta ate barruan bukatu du. Gipuzkoarren erreakzioa berehala iritsi da eta Alkainek, area barrutik egindako ezkerkada ikusgarri batekin, berdinketa jarri du berriro markagailuan. Minutu batzuk geroago, Lobetek bigarrena oso gertu izan du, baina Ponferradinaren defentsak gola saihestu du. Txuri-urdinek garaipena bilatu dute amaierara arte, baina markagailua ez da berriro mugitu.

Puntu bat gure filialak lortu duena, joan den asteko garaipenari jarraipena emateko. Hurrengo jardunaldian Real Oviedo hartuko du Reale Arenan. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Blasco, Arambarri, Ezkurdia, Romero, Aldasoro (kap.) (Sangalli, min. 89), Olasagasti, Alkain, Magunazelaia (Gabilondo, min. 89), Lobete eta Karrikaburu (Marrero, min. 7).

SD Ponferradina: Lucho Garcia, Pascanu, Amo (Paul Anton, min. 65), Dani Ojeda (Saverio, min. 89), Agus Medina, Pujol, Erik Moran (Sergi Enrich, min. 73), Edu Espiau, J. Naranjo (Zalazar, min. 73), Paris Adot (kap.) eta Copete.

Golak: 0-1: Dani Ojeda, min. 53; 1-1: Alkain, min. 63

Epailea: Quineto Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko Arambarriri eta kanpoko Amo eta Paris Adoti. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubiaurreri (min. 5) eta Edu Espiauri (min. 28).


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!