Leire Baños

Realarekin berritu du

Realak eta Leire Bañosek akordioa lortu dute futbolariaren kontratua 2019ko ekainaren 30a arte luzatzeko. Aurreko kontratua uda honetan amaitzen zen. Honela erdilariak beste bi urtez luzatu du bere harremana entitate gipuzkoarrarekin.

Urnietako jokalaria pozik azaldu da Real Sociedad TV-ko kameraren aurrean. “Pozik hemen beste bi urte jarraitzeagatik”, esan du Leirek. “Gustora nago, hazten jokalari eta pertsona bezala. Pauso handiak eman dira klubean, gapostua gero eta handiagoa da emakumeen futbolaren alde eta horrek haziarazi egiten digu”. Derbiko garaipena eta gero gipuzkoarrak bere berrikuntza beste partida on batekin ospatzea espero du. “Ez da partida erraza izango Oiartzunekoa baina gogo asko ditugu partida aurrera ateratzeko”.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!