IGANDEA: GATIBUREN KONTZERTUA KELER ESPAZIOAN ETA REALA ZUZENEAN

Reale Arenan dantzan

Vídeo

Igandean rock doinuak itzuliko dira Reale Arenara. Gatiburen eskutik izango da, euskal talde mitikoenetako batek den taldea. Alex Sarduy buru duen musika taldeak, gainera, bi kontzertu emango ditu. Bostetan, Keler Espazioan, inaugurazioa dela eta, formatu akustikoan, eta ondoren, berdegunera jaitsiko dira Reala Zuzenean ekimenaren emanaldi berri batean.

17:00etan Keler Espazioan

Keler Espazioaren inaugurazio ofiziala dela eta, Gatiburen kantuak lehen aldiz entzungo dira zaleei zuzendutako aisialdi eta ostalaritza gune berrian. 17:00etatik aurrera hainbat kantu joko dituzte formatu akustikoan eta gure bazkideak bakarrik sartu ahal izango dira.

Edukiera mugatua dela eta, interesa duten bazkideek aldez aurretik izena eman behar dute. Izena emateko epea gaur 12etan irekiko da. Izen-emate honek, emanaldi pribatu hau ikusteko eskubidea emateaz gain, espazio guztiez gozatzeko aukera emango dizu 16:00etatik 18:15era.

Klikatu HEMEN  Keler Espazioari buruzko informazio gehiagorako

18:15ean, Reala Zuzenean

Ondoren, 18:15 inguruan, Alex Sarduy eta taldeko gainerako kideak zelaira irtengo dira beren musika Reale Arenako harmaila osoarekin partekatzeko, eta, beste emanaldi batzuetan bezala, atsedenaldian errepikatuko dute goiko eraztunean prestatutako Reala Zuzenean eszenatokitik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!