2021EKO ITXIERA URTARRILAREN 14AN EGINGO DA

Realzale Programan puntuak metatzeko azken bi asteak

Urteko azken bi asteetan sartu gara Realzale Programan. Gogorarazi nahi dizugu abenduan puntuak metatu ahal izango dituzula, kontsumoak oro har eta gure marka laguntzaileena bereziki gora egiten duten hilabetean. Beraz, abenduan sortzen diren puntuak 2021 itxierarako kontabilizatuko dira. Hauek urtarrilaren 14an gauzatuko dira.

Azken batean, puntuak pilatuta dituzten bazkide, akziodun, RS Fan eta RS Lagunak urtarrilaren 14ra arteko tartea izango dute beren puntuen xedea aldatzeko. Horrela, abenduan gure hamahiru marka elkartuetan (RS Shop, LG Electronics, Super Amara, BM Supermerkatuak, El Diario Vasco, Repsol, Halcon Bidaiak, Vasa, Reale, IMQ, Montte, IBK Bike eta Chillida Leku) kontsumitzen duten guztiaz, orain baliatu ahal izango dira.

Bazkide, akziodun, RS Fan eta RS Lagunarentzat aurrez definitutako aukera

2021eko itxierari begira, bazkideentzat eta RS Fanentzat aurrez zehaztutako aukera kuotatik deskontatzea da; akziodunentzat eta RS Lagunarentzat, berriz, 2022rako pilatzea. Aukera hori aurrez definituta dago, eta, beraz, ez duzu inolako kudeaketarik egin beharko, nahi duzun aukera bada.

Gure zaleei kudeaketa errazteko asmoz, 2021eko itxiera honetatik aurrera ez duzu ezer egin beharko 2022an pilatuko dituzun puntuak aurten bezala bideratu nahi badituzu. Hau da, aurten erabakitzen duzuna hurrengo urterako aurrez definitutako aukera gisa mantenduko da.

Zure puntuak beste realzale bati oparitu nahi badizkiozu edo figura bakoitzerako aurrez definitutako aukeraz bestelako bat aukeratu nahi baduzu, sartu Realzale Programa atalean (realsociedad.eus edo  Realzale App-a) eta aldatu zure aukera urtarrilaren 14a baino lehen.

Hamahiru marka elkartuta.. eta handitzen

Zure talde gogokoenaren produktuekin, supermerkatuan egiten duzun erosketari esker, autoari gasolina botatzen diozunean, telebista bat erostean, zure aseguru medikoarekin, bidaia bati esker edo ibilgailu edo bizikleta baten erosketari esker, egunkarian harpidetuta zaudenean, eskola-materiala erosita, Chillida Leku Museoa bisitatuta,… Realzale Programak bere ekintza-eremua zabaltzen jarraitzen du aurten, familia txuri urdin osoak onura atera dezan.

15.000 bazkide baino gehiago 2021ean; bi miloi puntu baino gehiago hiru urtetan

Realzale Programa urtearen beste itxiera batera hurbiltzen ari da, eta 2021ean 15.000 bazkide baino gehiagori egin die mesede. Bazkide horiek puntuak metatu dituzte beren eguneroko kontsumoarekin hamahiru marka elkartuetan. 2017ko irailean hasi zenetik, txuri urdinen familiak (bazkideak, akziodunak, RS Fan eta RS Laguna) 2.100.000 puntu baino gehiago pilatu ditu, eta kuotetan deskontu handiak lortu dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!