Akordioa Chillida Leku Museoarekin

Realzale Programarako artelana

Arteak eta kulturak Realzale Programarekin bat egiten dute. Eduardo Chillida Fundazioa Realaren fidelizazio-planara gehitzen da, gure bazkideek Chillida Leku Museora (Hernani) egiten duten bisita bakoitzean, onurak izan dezaten. Akordio hau, bi erakundeek sinatu berri duten lankidetzaren barruan kokatzen da.

Gaurtik aurrera, Chillida Leku Museoa bisitatzen duzun bakoitzean, Donostiako eskultore ospetsuaren koroaren harribitxia, Zabalaga baserriak babestua, ez duzu bere lanaren munduko erakusketarik handienaz bakarrik gozatuko. Orain ere, Realeko zure kuotarako deskontuak lortuko dituzu: Museorako sarreraren zenbatekoaren %20a puntuetan bihurtuko da. Abuztuaren 31 baino lehen bisitatzen baduzu, zenbatekoaren %50a puntuetan bihurtuko da.

Zure tiketa Museoko sarreran bertan erosiz gero, Realeko txartela besterik ez duzu aurkeztu beharko Realzale Programarako konta dezan. Zure sarrera bere webgune ofizialaren bidez erosiz gero, zure Realaren txartela aurkeztu beharko duzu sarreran museoaz gozatzera joaten zarenean, eta une horretan dagozkizun puntuak emango dizkizute.

"Gipuzkoako balioz betetako lekua"

Jokin Aperribay presidenteak martxoaren amaieran akordio globala sinatu zenean azaldu zuen bezala, Chillida Leku Museoa bisitatzeak esan nahi du "Gipuzkoa arnastea, urte askotako kultura, hezkuntza, prestakuntza, lana eta ahalegina da. Gure gazteentzat nahi ditugun balioez betetako lekua da".

Museo bakarra

Chillida Leku museo paregabea da, bere baitan artelan handi bat bezala egina, non artearen eta naturaren arteko fusioa modu naturalean gertatzen den. Eskulturak paisaian integratzen dira, beti paisaian egon balira bezala.

Chillida Leku Museoaren ordutegiak

Chillida Leku Museoa ostiraletik astelehenera egongo da irekita, 10:00etatik 17:00etara. Klikatu esteka honetan museoaren orri ofizialera sartzeko.

‘Tàpies Zabalagan’

Bihar Chillida Lekuk erakusketa-lerro berri bati ekingo dio, artista gonbidatuen programa, Chillidaren artista garaikide esanguratsuen obrak hartuko ditu ardatz. Proiektu berri hau “Tàpies Zabalagan” erakusketarekin hasiko da, Antoni Tàpies sortzaile katalan bikainaren omenez; haren lanak, euskal eskultorearenak bezala, arrasto sakona utzi zuen arte moderno eta garaikidearen bilakaeran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!