Badugu 'Reala Zuzenean Maketa Lehiaketa'-ren irabazlea. RTZ Kolektiboa rap taldeak irabazi zuen larunbatean Realak eta Garberak antolatutako maketa lehiaketa honetako 'Final Handia"' AME Estudioak elkartearen laguntzarekin.
Zorte txarra 'Final Handia'-rekin gizendu zen, Saguesen jausi zen euri-jasa bortitzarekin bat zetorrelako. Hala ere, bi finalistei, RTZ Kolektiboa eta Nerea Bengoetxeari, bost axola izan zitzaien eta euren errepertoriorik onena atera zuten.
Azkenik, ikusleen eta epaimahaiaren bozketek Baionako rap taldearen alde egin zuten. Sari gisa, RTZ Kolektiboak bi abesti grabatuko ditu 'AME Estudioak' saioan eta batek zuzenean joko du larunbatean LaLigako azken partidaren atsedenaldian.
Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu 'Reala Zuzenean Maketa Lehiaketa'-ren lehen edizio honetan parte hartu duten talde guztiei, bozketetan parte hartu duten guztiei eta, jakina, Garbera eta AME gure laguntzaileei.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin