ATHLETIC CLUB-REAL SOCIEDAD (LARUNBATA 13, 18:30)

Sakatu hemen eta kontsulta ezazu

Dagoeneko urtarrilaren 13an (18:30) Realak San Mamesen jokatu duen partidarako sarreren zozketa egin da. Guztira, 5.546 lagun sartu dira zozketan (PSGrako sarrerak lortu zituzten 385 lagun kenduta). Tokatu zaizkizun egiaztatzeko, gehitu bazkidearen IDa bilatzailean.

Inskribatutako pertsona bakoitzari zenbaki bat esleitu zaio. Laguntzailearekin izena eman baduzu, eskatzaileari esleitu zaion ID bera esleitu zaio, eta haren ondoz ondoko zenbakia eman zaio. Zozketan zenbaki bat atera da: 5.454. Zenbaki horretatik aurrera, 405 sarrerak jarraian esleitu dira, eskatzaileak eta laguntzaileak gehituta.

Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!