Datorren larunbatean, Reale Arenako ateak ofizialki irekiko dira jardunaldi berezi batean. Sansek estreinaldi handia izango du 21-22 LaLiga SmartBank-en. CD Leganes talde indartsuenetako baten bisita jasoko du 17:00etatik aurrera.
Zure sarrera eskatzeko prozesua jada aktibatuta dago (bazkideak bakarrik) eta lagunartekoetan bezala izango da. Izena emateko epea abuztuaren 12ra arte egongo da zabalik (12:00ak arte). Baimendutako gehieneko edukiera indarrean dagoen araudiaren araberakoa izango da (%20a une honetan).
Nola joan taldean?
Senideekin edo lagunekin apuntatu nahi baduzu, izena emateko lehen orduak saihestea gomendatzen dizugu, eta, gero, banakako inprimakiak aldi berean edo elkarren segidan osatzea; horrela, balizko zozketan taldetzat hartuko zaituztegu. Nolanahi ere, osasun-neurriak eta gomendioak errespetatu beharko dira (eserleku batzuk hutsik jendearen artean, segurtasun-distantzia, maskarila,…).
Nolakoa izango da Reale Arenako itzulia? - Klikatu HEMEN
Reale Arenan osasun-neurriei buruzko informazioa - Klikatu HEMEN
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin