REAL BETIS FÉMINAS 0-0 REAL SOCIEDAD

Sari gutxi

Vídeo

Realak hutsean berdindu du Real Betis Féminas taldearen aurka Luis del Sol zelaian. Gipuzkoarren anbizioa kontuan hartuz eta, bereziki, lehen berrogeita bost minutuetan sortutako aukeren ondoren, zapore gutxi du puntu horrek.

Txuri-urdinak askoz hobeak izan dira lehen zatian. Franssirena izan da Realaren lehena, baina ezin izan da markagailuan gehietu pasea egin dion Amaiur jokoz kanpo baitzegoen. Donostiako aurrelariak ere izan du geroxeago, baina Thalmann atezainak ezerezean utzi du arriskua. Etxezarretak hurrena, buruz errematatu eta langatik gora joan da baloia. Aukerarik garbienetarikoak lehen ordu erdia igaro ondoren iritsi dira, lehena, Amaiurrek banako jokaldian jaurtiketa gurutzatua egin eta atezainak urrundu duenean eta bigarrena, amaitzear zegoenean langan jo duen Andreiaren jaurtiketa. Gola besterik ez da falta izan lehen zati zoragarria biribiltzeko.

Donostiarrek erritmo biziari eutsi diote aldageletatik igaro ondoren. Etxekoak kontraeraso azkarretan arriskua sortzen hasi dira, Asantewaaren erremate batekin, partidako beraien aukerarik onena izan delarik. Txuri-urdinek partidaren pisua eramaten jarraitu dute eta Amaiurrek, jokaldi bikain batekin markagailua irekitzeko aukera izan du, 3baina errematea apur bat desbideratu da. Minutuak igaro ahala, partidak erritmoa galdu du eta donostiarren etengabeko ahaleginak ez dute markatzailea mugitzeko balio izan.

Zapore gazi-gozoko emaitza, baina, gutxienez, azken bi porroten errenka hausteko balio du. Datorren asteburuan Deportivo Alavés izango da Zubietan. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Betis: Thalmann, Nuria (cap.), Vicky, Leire, Paula P. R., Leles (Rosa M., min. 72), Asantewaa, Ángela Sosa, Babajide (L. Moreno, min. 88), V. Quiles (Laurina, min. 46) eta Carmen Á (N. Montilla, min. 66).

Real Sociedad: Lete, Allegra (Le Guilly, min. 69), Etxezarreta, Vanegas, Izarne, I. Arnaiz (Sarriegi, min. 83), Andreia, Gemma, Amaiur (cap.) (Mirari, min. 69), Jensen eta Franssi (N. Eizagirre, min. 62).

Epailea: Martínez Martínez. Paula P.R. eta kanpoko taldeko N. Eizagirre eta Izarne zigortu ditu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!