RC POLO 3-2 REAL SOCIEDAD

Saririk gabeko esfortzua

Belar hockeyko gure taldeak 3-2 galdu du RC Poloren aurka gaur eguerdian Bartzelonan. Txuri-urdinek indartsu ekin diote partidari eta hamar minutura markagailuan aurreratzea lortu dute Federica Cartak sartutako penalti kornerrari esker. Pozak minutu bat baino ez du iraun eta etxekoek lehia berdintzea lortu dute Alina Piccardoren bitartez. Atsedenaldian, berdinketa markagailuan.

Neurketa berriro hasi eta gutxira katalanek emaitza iraultzea lortu dute Marta Seguren golari esker. Donostiarrek ez dute etsi eta Leire Zubizarretak, hirugarren laurdena bukatu aurretik, norgehiagoka berdindu du. Azken txanpan, ordea, Xantal Ginek 3-2koa jarri du. Gipuzkoarrek penalti kornerra izan dute azken jokaldian puntu baliotsua lortzeko, baina ez dute asmatu. Lehen porrotak ez du taldearen lan eta ahalegin handia zapuzten. Datorren asteburuan Zubietan Club Egara hartuko dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!