Zale txuri-urdinek derbirako gogo handia dute. Larunbateko partidarako salgai jarritako sarrerak agortu dira eta orain bazkide-txartela klubari egindako lagapenetatik datozen sarrerak baino ez dira geratzen, eta horiek ere etengabe saltzen ari dira. Beraz, zurigorrien aurkako partidarako sarrera lortzeko aukera klubari edo senide edo lagun bati karneta lagatzearen mende dago. Hospitalityko sarrerak bakarrik geratzen dira.
Ezin zara etorri eta txartela utzi nahi duzu? Klikatu hemen eta jarraitu jarraibideak
Bestalde, erabilgarri dago senide edo lagun bati lagatzeko aukera, kasu honetan Realzale App-aren bidez. Funtzionalitate hau aktibatu zenetik, erantzuna positiboa izan da, eta bazkide askok jada, digitalki lagatzeko ohitura dute.