Real Betisen aurkako partidarako online plataformaren sarreren salmenta bertan behera geratu da. Abenduaren 5etik aurrera bide horretatik erositako sarrera guztiak bertan behera geratuko dira. Erosi dutenei sarrera bakoitzaren zenbatekoa itzuliko diegu.
Sentitzen dugu neurri hauek hartu behar izatea, baina segurtasun arrazoiengatik erabaki dugu. Barkamena eskatzen diegu Real Betiseko zaleei, baina aurreko denboraldietako partidetan istiluak egon dira eta erabaki horiek hartzera behartzen gaituzte.
Gainera, joan den denboraldian Real Betiseko zale batzuek erositako sarrera batzuk beste klub bateko erradikalak estadiora sartzeko erabili ziren.
Datorren igandean Aitor Zabaletaren oroimenez hainbat ekitaldi egingo direla kontuan hartuta, neurri hauek hartzera behartuta gaude. Berriro ere barkamena eskatzen diegu Real Betis Balompieren zaleei.
Reale Arenako leihatila, bihartik aurrera
Halaber, Realak Reale Arenako txarteldegia (10: 00etatik 20: 00etara) martxan jarriko du bihar, ostegunean eta ostiralean partidarako sarrera bat erosi nahi duten pertsonentzat. Estadioaren segurtasun araudiari jarraituz, txarteldegian salduko diren sarrerak nominalak izango dira eta Realeko zaleentzat bakarrik izango dira. Klubak partidara bertaratutakoen NANa eskatuko du aipatutako araudia betetzen dela egiaztatzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin