Sansek Real Unioni irabazi dio gaur arratsaldean Galen jokatutako lagunartekoan, azken txanpan sartutako bi golei esker. Txuri-urdinak nagusi izan dira partida osoan, gol aukera garbiak sortu dituzte eta aurkariaren areara gero eta arrisku handiagoarekin iritsi dira. Navarrok eta Djouahrak izan dituzte golik gabe bukatu diren lehen zatiko aukerarik onenak. Minutuek aurrera egin ahala, txuri-urdinek erritmoa handitu dute eta, azken minutuetan, hainbeste bilatu duten saria lortu dute. Martinek, Veigaren pase eder bat aprobetxatu eta atezainaren aurrean baloia barrura bidali eta gero, eta Alkainek, partidako azken jokaldian eta jokaldi on bati esker, partida alde jarri dute. Garaipen berri honen ondoren, gure filialak beste lagunarteko bat jokatuko du asteazkenean Zubietan, Haro Deportivoren aurka.
Fitxa teknikoa:
Real Union: Irazustabarrena, Iban Perez, Azkoiti, Borda, Lazkanoiturburu, Beobide, Elizondo, Donoso, Temenuzhkov, Jon Madrazo eta Jorge Galan.
Sanse: Ayesa, Petxarroman, Olasagasti, González de Zarate, Aranzabe, Ezkurdia, Aldasoro, Galarreta, Navarro, Djouahra eta Aguirre. Gabilondo, Veiga, Martín, Garrido, Zoilo, Turrientes, Recio, Lobete, Sukia eta Martinez Losak ere jokatu dute.
Golak: 0-1: Martín, min. 88. 0-2: Alkain, min. 91.
Epailea: Diaz Mendez. Txartel horia erakutsi die etxeko Azkoiti eta Temenuzkhovi eta kanpoko Gonzalez de Zarate, Martin eta Alkaini.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin