R. BETIS FEMINAS - REAL SOCIEDAD (LARUNBATA, 18:30)

Sendo

Vídeo

San Sebastian eguneko zirrararen ostean, emakumezkoen taldeak oinak lurrean izango ditu berriro larunbatean, 18:30ean, Luis del Sol Instalakuntzetan Real Betis Feminasen aurka jokatzeko.

Txuri-urdinek Levanteren aurkako bolada onari amaiera eman zioten aurreko jardunaldian. Hala ere, partida honek ez ditu kikildu eta Sevillara joango dira animoak berreskuratzeko.

Real Betis Feminas une kritikoa igarotzen ari da sailkapenean azkenaurreko postuan baitaude. Andaluziarrak indartsu zelairatuko dira jaitsiera postuetatik ateratzeko puntuak lortzeko.

Emakumezkoen taldeak beste bidaia bati ekingo dio berriro, azken partida atzean utzi eta berriro puntuatzeko ilusioarekin. Gol katean ikusi ahal izango da partida. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!