24.000 bazkidek joan ahal izango dute partidara

Sevilla FCren partidarako zozketa eginda

Realak igandean Sevilla FC taldearen aurka Reale Arenan (16:15ean) jokatuko duen partidarako sarreren zozketa egin du. 25.185 bazkidek eman dute izena baimendutako gehienezko %60ko edukierarentzat (24.000 ikusle). Zozketa irailaren 7an jakinarazi ziren irizpideei jarraituz egin da. Sakatu hemen  informazio hori berrikusteko.

Bazkide saridunak beren bazkide txartelarekin sartu ahal izango dira eta beraien eserlekuan eseri beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz. 

Bi hondoetako ehuneko txiki bat beste eserleku batzuetan birkokatuko da, harmaila banaketa homogeneoago bat bermatu eta osasun-neurriak betetzeko.

Behar besteko aurrerapenarekin etorri

Sarbidea arintzeko eta pilaketarik saihesteko, Reale Arenako ate guztiak indartuko dira langileekin. 24.000 bazkide saridunei zelaira behar besteko aurrerapenarekin joatea esaktzen diegu. Zozketan sarituak izan ez diren bazkideak ezingo dira sartu. Klikatu ESTEKA  honetan partidari buruzko informazio erabilgarria eskuratzeko.

Elche CF talderako izen-ematea

Bestalde, igandean, hilak 26, 18:30etik aurrera Elche CF taldearen aurka jokatuko dugun partidarako izen-emateak zabalik jarraitzen du. Orain arte, 18.473 bazkide eman dute izena.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!