REAL SOCIEDAD – FC BARCELONA (21:00)

Sinetsi


Realak LaLiga EA Sportseko liderraren bisita jasoko du gaur gauean. Txuri-urdinak, ostegunean Pilsenen erori ondoren, zaleei poz bat emateko eta Reale Arenan oroimenerako gau bat bizitzeko gogoz datoz. Geldialdiaren aurretik beste pauso bat eman eta gainera sasioean dagoen talde baten aurrean.


FC Bacelonaren hasiera handiaren egile nagusia Hansi Flick entrenatzaile berria da. Alemaniarrak kontzeptu berriak ekarri ditu Barçaren filosofiara, hala nola prestakuntza fisikoa, joko zuzena eta presioa. Baina Flick taldearen kudeaketagatik ere nabarmentzen da. Teutoiak Robert Lewandowski edo Raphinha bezalako jokalari garrantzitsuak berreskuratu ditu, Héctor Fort edo Marc Casadó bezalako gazteei konfiantza eman die, bere eskemako pieza garrantzitsuak direnak, eta Lamine Yamal bezalako diamante bat dauka. Araujo, De Jong, Gavi edo Ter Stegenen baja garrantzitsuak izanda ere, Barcelona maila bikaina ematen ari da.