Gure historiako atalik bikainenetako bat 2002-03 denboraldian gertatu zen, Realak ligako titulua lortzeko azken jardunaldira arte borrokatu zuenean. Azpitxapeldun horri buruz eta beste une askori buruz hitz egingo digu une hartako protagonista nagusietako batek, Aitor Lopez Rekartek, Tour Reale Arenan parte hartuko duen hirugarren mitoa, Gorriz eta Xabi Prietoren ondoren.
Hamabi denboralditan Realean 338 partida ofizial jokatuta, Aitor ‘Bomba’ izango duzu lagun urriaren 16an, gure etxean gidari espezializatu batekin batera. Eta, gainera, nahi dituzun galdera guztiak egin ahal izango dizkiozu. Xabi Prietoren azken bisita nolakoa izan zen ikus dezakezu goiburuko bideoan.
Zer ikusiko den
Bisitariak Europako estadiorik abangoardista eta modernoenetakoan sartu ahal izango du. Ordubete inguruko bisitan ezagutuko ditu auditorioa, taldearen autobusa hartzen duen parkinga, garaikur garrantzitsuenen tunela, Realarekin 500 partidatik gora jokatu duten izarren pasabidea, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta palko presidentziala. Esperientzia birtualaz ere gozatu ahal izango du.
Edozein publikorentzat diseinatutako bisita da. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea du eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da.
Sarrerak eta prezioak
Sarrerak tourinteractivorealearena.eus webgunean jaso daitezke eta hurrengo datetarako eskuragarri daude. Reale Arena bisitatzeko leihoak gehitzen joango gara.
Ordutegiak
Kontsultatu prestasuna egutegian (Reale Arenan partidak edo ekitaldiak jokatzeagatik aldaketak egin behar dira).

Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin