REAL SOCIEDAD 4-1 DEPORTIVO ALAVÉS

Txapeldunak!

Vídeo

Realak XII. Euskal Herria Txapela irabazi du Txerloiako (Azkoitia) zelaian jokatutako finalean Deportivo Alavesi lau eta bat irabazita.

Lehen aukera txuri-urdinena izan da, Sarriegik Larquek harrapatzea lortu duen errematearekin. Eta bigarren abisuan iritsi da gola, Jensenek buelta erdian egindako erremate ikusgarriarekin. Gol bikaina. Arabarren erantzuna berehala etorri da eta Miku, erremate bikoitzarekin, lehia berdintzeko zorian egon da. Eta Realak bezala, bigarrenean ere ez dute barkatu Armengolen golari esker, ez baitu barkatu areaz kanpotik egindako erremate batekin. Arabako aurrelariak bigarren gola sartzeko aukera izan du, baina zutoinak eragotzi du. Jensenek ere berea izan du txuri-urdinentzat, buruz, baloia oso gutxigatik kanpora joanda. Aukerak bi taldeentzat eta berdintasuna markagailuan lehen zati honetan.

Txuri-urdinak hobeto atera dira atsedenaldiaren ostean eta bigarren gola egiteko zorian izan dira, baina Gabyk langarekin topo egin du area barrutik egindako jaurtiketa indartsu batekin. Bigarren zatiaren erdira gipuzkoarren bigarrena iritsi da, Jensenen bitartez berriro ere, Gemmaren asistentzia baliatu eta Larque buruz burukoan gaindu ostean. Realaren nagusitasuna azken txanpan islatu da, Maddiren (area aurrealdetik egindako jaurtiketa batekin) eta Vilesen (Nerearen pase bikaina bikain definitu duena) golekin.

Emaitza bikaina aurredenboraldia ahalik eta ondoen amaitzeko. Datorren larunbatean Atletico de Madriden aurka jokatuko den ligako estreinaldiari begira. Ilusio handiko denboraldia aurretik. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete (O. Santana, min. 68), Iraia (Izarne, min. 68), Etxezarreta (Tejada, min. 68), Specht, Bernabé, I. Arnaiz (Maddi, min. 68), Gemma, Gaby G., Sarriegi, N. Eizagirre (kap.) (Haizea, min. 92) eta Jensen (Viles, min. 79).

Deportivo Alavés: Larqué, C. Auñón, Elba, Miriam (kap.), Garazi (Alaitz, min. 55), Gema, Miku (Lice Chamorro, min. 69), Armengol, Aby (Elene, min. 83), Ane Miren (Thais, min. 69) eta Carrillo (Alba, min. 69).

Golak:  1-0: Jensen, min. 13; 1-1: Armengol, min. 16; 2-1: Jensen, min. 66; 3-1: Maddi, min. 85; 4-1: Viles, min. 89

Epailea: Navarro Fernández. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Albari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!