Athletic Club 1-3 Real Sociedad

Txuri-urdin koloreko derbia

Vídeo

Realak 3 puntu garrantzitsu lortu ditu Athleticen aurka, txuri-urdinen aldeko 1-3koarekin amaitu den derbi zirraragarrian.

Partida donostiarren nagusitasunarekin hasi da. Lehen aukera etxekoek izan dute, 4. minutuan. Gabyk defentsa zuri-gorriaren bizkarrera bidali duen baloi on bat Sarriegiren oinetara iritsi da, baina honek ezin izan du eroso amaitu eta baloia kanpora joan da. Baina jarraian, txuri-urdinek erasoan jarraitu dute, eta Eizagirre kapitainaren pase neurtuaren ondoren, Sarriegik bizkarra irabazi dio berriro aurkariaren atzealdeari, partidako 6. minutuan sare barrura ondo neurtutako jaurtiketa bat bidaltzeko. Donostiarraren seigarren gola denboraldi honetan. Kanpokoek baloia izaten jarraitu dute, baina kontraeraso on baten ondoren, Amezaga bakarrik gelditu da Nanclaresen aurka, eta partida berdintzea lortu du. Kontrako gola jaso arren, txuri-urdinek joera berarekin jokatzen jarraitu dute eta Amaiurrek arrisku aukera bat izan du berriro, baina oraingoan Quiñonesek ondo geldiarazi du jaurtiketa. Eizagirrek ere atea probatu nahi izan du, eta Le Guillyren pase luze baten ondoren, Valdezateri abiaduraz irabaztea lortu du, baina arkulariak ondo urrundu du baloia. Eta Bernabek ezker hegaletik egindako barnekaldi sakon baten ondoren, Gabyri pasea eman dio eta honek, erremate bikain baten ondoren, baloia ate barrura bidali du, markagailuan 1-2koa jartzeko 39. minutuan.

Bigarren zatia ezin hobeto hasi da donostiarrentzat. Eizagirrek ateratako korner bat ondo errematatu du Gabyk eta 48. minutuan 1-3koa jarri du markagailuan. Bi goleko abantailarekin, lehoiek lerroak gora bota dituzte eta erasokorrago jokatzea erabaki dute. Baina Natalia Arroyoren taldeak, etxekoak atzean utzitako tarteak aprobetxatu ditu, eta Amaiurren pase eder baten ostean, Cecilia ate aurrean errematatzen saiatu da, baina jokaldia aurrelariaren eta etxeko atezainaren arteko norgehiagokarekin amaitu da. Txuri-gorriek aukera ona izan dute bigarren zatiaren amaieran, baina Uriarteren jaurtiketa Nanclaresen eskuetan amaitu da. Eta luzapenean, donostiarrek markagailua are gehiago handitu nahi izan dute, baina 1-3ko emaitzarekin itxi da partida.

Garaipen garrantzitsua San Mamesen, non donostiarrak partidaren 90 minutuen gehiengoan nagusitzea lortu dute. Hiru puntu txuri-urdinentzat, beti hobeak direla derbi batean irabaziak izan badira. Datorren astean Zubietara itzuliko dira Levante Las Planasen aurka jokatzeko. Aupa Real!


Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Quiñones, Hernandez, Valdezate, Bibi (Uriarte, 73. min.), Nevado, Itxaso (Mariana, 46. min.), Unzué, Pinedo, Azkona, Amezaga (Ortega, 54. min.) eta Arana (Peke, 73. min.). 

Real Sociedad: A. Nanclares, Le Guilly (Iraia, 82. min.), Tejada, Vanegas, Bernabé, Gaby G. (A. Jacinto, 88. min.), Gemma, I. Arnaiz (Torre, 88. min.), N. Eizagirre (Jensen, 70. min.), C. Marcos (Franssi, 82. min.) eta Amaiur.

Golak: 0-1: Amaiur, 6. min. 1-1: Amezaga, 16. min. 1-2: Gaby G., 39. min. 1-3: Gaby G., 48. min.

Epailea: Huerta De Aza. Kanpoko Gaby G. eta Le Guillyri atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!