REAL SOCIEDAD 2-0 JUNIOR FC

Urrezko hiru puntu

Belar hockeyko gure taldeak Junior FC taldea gainditu du (2-0) gaur arratsaldean Zubietan jokatu den hirugarren jardunaldiko atzeratutako partidan. Txuri-urdinak, hiru puntuen beharrean, gogotsu zelairatu dira. Markagailuan aurrea hartzeko abaguneak izan dituen arren, emaitza ez da aldatu lehen bi laurdenetan.

Bigarren zatia hasi eta berehala, oraindik minutua bete gabe zegoela, Gianella Paletek bidea ireki eta donostiarrak aurretik jarri ditu. Golak gipuzkoarrak bultzatu ditu eta, minutu gutxi batzuk geroago, Maria Agustina Diazek bigarren gola sartu du txuri-urdinen garaipena bideratzeko. Azken laurdenean, katalanek dena eman dute, baina Realaren defentsa sendo mantendu da emaitzari eusteko.

Urrezko hiru puntu sailkapenean seigarren posturaino igotzeko momento erabakigarri batean lehen itzulia amaitu aurretik. Donostiarrek RC Polo hartuko dute berriro Zubietan igande honetan, Erreginaren Koparako sailkapena lortzeko helburuarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!